www.santurtzieus.com

MUSUBERO, MON AMOUR 2

 

BIGARREN ATALA

(bigarren eta hirugarren kapituluak)

Inbidia gora eta inbidia behera. Inbidiak jota dabiltza bai Maxeren eskolako mutilak, bai Maxe bera ere.

Birpasa ezazu testua eta azal itzazu inbidia horien zergatiak.

"Danel Lerdemerke, Aitor Mukipirri eta gelako hainbat tontotente. Guri begira zeuden plazaren beste aldeko kale-kantoitik.

Inbidiaz, amorrazioz, piperturik egon ere!"

"Une hartan, Loraineren inbidia sentitu nuen."

 

Zeri edo nori diote inbidia? Zergatik?

Maxeren lagunek.

 

 

Maxek.

 

 

 

Andereņo Maripirekin solasean aritu ondoren, badirudi lasaitu ederra hartu duela gure Maxek. Ikusi, bestela, zer dioen hirugarren kapituluaren amaieran.

"Puuuf, egin dut segidan.

Loraineren trikitiaren hauspoa ere halaxe lasaitzen da, puuuf, pieza bateko azken nota jo eta gero."

 

Birpasa ezazu bien arteko elkarrizketa eta erantzuiezu ondorengo galderoi.

  1. Zeri buruz hitz egin dute?

  2. Maxek egia kontatu al dio Andereņo Maripiri?

  3. Kontatutako guztia sinistu al dio Andereņo Maripik?

  4. Zergatik hartu du Maxek horrenbesteko lasaitua?

 

 

MAXEREN ARGAZKIAK

Saia gaitezen Maxek ateratako argazkiak irudikatzen.

Neska taldea mikrobusean, Baionatik Bordelerantz, Landetako bidean

Neska taldea Bordeleko Les Landes ostatuan

Neska taldea eskubaloiko elastiko zuri-gorria jantzita, Bordeleko kiroldegi batean

- ogitarteko bat jaten

- elkarri paperak eta pipa-azalak botatzen

- Loraine trikitia jotzen

- "Astoa ikusi nuen" kantatzen

- logelan, poltsetako arropak-eta armairuan txukun-txukun jartzen

- ohe gainean saltoka eta burukoekin elkar joz

- jangelan, otordu frantsesekin ohitu ezinik

 

- denok gol bat ospatzen

- ni, penalti bat jaurtitzen

- Loraine arbitroari protesta egiten

 

AMAREN AHOLKUAK

Autobusa hartzeko unean aholku pila bat eman dizkio amak Maxeri. Bidaian izan ditzakeen ezusteko eta arriskuez ohartarazi nahi du amak bere alaba gaztea.

Birpasa itzazu aholku horiek guztiak eta saia zaitez esaldiak bukatzeko moduren bat pentsatzen.

Adibidea:

Ostatuko helbidea izan beti soinean, Maxe, galduko bazina ere... baten bati laguntza eskatu ahal izateko. Helbiderik ez baduzu, ezingo dizute lagundu, ezta nahita ere.

 

 

Ondo gorde dirua...

 

 

Kuleroak egunero aldatu, ezer gertatuta ere...

 

 

Andereņo Maripik esandako guztia egin...

 

 

Hotza baduzu, jertse lodia jantzi...

 

 

Euria egiten badu, gomazko oinetakoak....

 

 

Eta beti, beti, beti, Andereņo Maripik esandako guztia egin...

 

 

Sartu eusk@ltegira!